Saharako herria laguntzeko bidean, Bixi Bixi elkartea babestu du Lezoko Udalak
Bixi Bixiko kideak abenduaren Saharara joango dira, hango egoera bertatik bertara ezagutzera, eta laguntzera.
Lezoko Udalak eta Donibaneko Bixi Bixi Kultur Elkarteak akordioa egin dute, Saharako herria laguntzeko bidean. Udalak adierazi du “Saharako herriarekin duen konpromisoa indartu” nahi duela, eta ildo horretatik datorrela Bixi Bixirekin bidea elkarlanean egiteko hautua. Iaz hasi zituzten bi eragileek hartu-emanak.
Saharako egoeraz gogoeta egiteko, elkarlanerako formuletan sakontzeko, eta akordioa sinatzeko bilera egin dute aste honetan Jesus Mari Martiarena alkateak eta Bixi Bixiko kide Itziar Goienetxeak. Horren arabera, Sahararen alde antolatu diren, eta antola daitezkeen iniziatibei buruz hitz egin zuten, eta udala horiek laguntzeko prest dagoela adierazi zuen. Adibidez, Bixi Bixikoak abenduan dira Saharara joatekoak hango egoeraren berri zuzenean izan eta laguntza emateko.
Gainera, aurtengo udan, Lezoko familia batek Saharako haur bat herrira ekarri zuen Oporrak Bakean programaren barruan. Udalak programa hori indartzeko borondatea azaldu du.