[Galeria] Arragua txukuntzen bukatu dituzte zortzi auzolanak
Bazterrak Txukuntzen taldeak Arraguan egin du azkeneko saioa. 21 lagun aritu dira lanean igande goizean, hamaiketakoa jan baino lehen.
Bazterrak Txukuntzen-ek bukatu du bere auzolan sorta. Auzo bakoitzean talde lan bana egingo zutela iragarri zuen pasa den martxoan.
Hala egin dute, hutsik egin gabe. Arragua auzoa bakarrik falta zitzaien, eta atzo kitatu zuten zorra. Goizean elkartu ziren auzoko pilotalekuan, eta handik abiatuta garbitu zituzten bazter eta txokoak.
Hogei lagun inguru elkartu ziren azkeneko auzolana egiteko, erdia auzokoak eta beste erdia taldekoak.
Hondakin ugari jaso eta ikusi zituzten, tartean zuhaitz batean sartuta zegoen traktore gurpila. Lanak bukatuta, hamaiketako batekin gozatzeko aukera izan zuten.
Bazterrak Txukuntzen taldeak kontzientziazioa sustatu nahi izan du auzolan horien bitartez. Bere helburua ez da auzoak garbitzera mugatu, baizik eta hondakinak azaleratuz, auzoak zein zikin egon ohi diren erakutsi, eta hortik aurrera herritarrek tentu handiagoarekin joka dezaten.