Libanoko palestinar errefuxiatuei laguntzeko partida bideratu du udalak
Larrialdi humanitarioetarako udalak duen partidaren zati bat UNRWArentzako joango da. Gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuak ematen dituzte.
Errenteriako Udalak, bere aurrekontuetan, laguntza humanitarioarentzako partidentzako tartea gordetzen du. Horietako zati bat UNRWA Euskadi erakundeari (Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia Ekialde Hurbilean) bideratuko diote.
Zehazki, 8.000 euro izango dira Libanon dauden palestinar errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dituztenak. Errefuxiatu horiek pairatzen duten krisi egoerari aurre egiten laguntzeko izango dira. eta 27 osasun zentro), eta 3.046 langile. Lorturiko aurrekontuarekin erizainak, irakasleak, pertsona zaurgarrien eguneroko beharrak eta tratamenduak ordainduko dira.
Egoera
UNRWAk gizarte, osasun eta hezkuntza laguntza eskaintzen die hamabi kanpalekutan zein beste tokietan bizi diren errefuxiatuei. Horrez gain, 61.000ri dirutan ere ematen die laguntza, hiru hilean behin. Kopuru horren erdia inguru Siriatik ihesi datoz.
Egoera kezkagarria dela esan dute, familien %73 pobrezia-tasaren azpitik bizi direlako. Gainera, Libanoko erosketa saskia hiru urtetan %400 igo dela esan dute.
Gainera, petrolioa eta gasaren kostua hazi denez, garraioaren garestitzea ekarri du. Ondorioz, funtsezko diren produktuak lortzea are zailagoa da.