Oiarpeko asteburuko kirol partiden emaitzak (2022-11-21)
Hemezortzi partida jokatu dituzte Oiartzungo pilota elkarteko kideek. Sei norgehiagoka irabazi dituzte oiartzuarrek.
Pasa dena ez da atebururik onena izan oiartzuarrentzat. Oiarpeko pilotariek hemezortzi partida jokatu dituzte ostegun eta igande bitartean, eta horietako seitan bakarrik irabaztea lortu dute oiartzuarrek.
Ia partida guztiak txapelketatako lehenengo fasetakoak izan dira, bi izan ezik. Horietan bai, horietan irabazi dute Oiarpekoek.
Baztango txapelketako Haurren B Mailako kanporaketan Ormaetxea eta Oiartzabalek 5-18 irabazi zieten bertako bikoteari. Gazte Mailako bigarren mailan, Gipuzkoako EBI txapelketan, azken faseko partida irabazi dute Goñi eta Aranburuk.
Partida guztien emaitzak ikusteko, egin klik esteka honetan.