'Bidasoan gora' aztertzeko elkartuko da Irakurketa Taldea
Eneko Aizpuruak ibaia ardatz duten istorioen liburua izango dute hizpide. Datorren hilerako, John Steinbecken 'Saguak eta gizonak'.
Oiartzungo Irakurketa Taldea gaur arratsaldean bilduko da, 20:00etan, bibliotekan. Hilabete honetan irakurri duten liburua izango dute hizpide: Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar, 2020).
Bidasoan gora egindako bidaia da, ibaiaren inguruan gertatutakoak jaso ditu, bere erara, Aizpuruk. Saiakera liburua da, eta Tene Mujika beka jaso zuen 2019an.
Abendurako liburua, berriz, John Steinbecken Saguak eta gizonak izango da (hil horren 20an elkartuko dira). 1937an argitaratu zuten, eta George Milton eta Lennie Small dira protagonista.
Ameriketako Estatu Batuetako Depresio Handian kokatuta dago. Protagonistak Kalifornian zehar mugitzen dira, hara eta hona, lanpostu bila.
Eleberria Steinbecken bizitzan oinarrituta dago, berriro The Grapes of Wrath eleberrian egingo zuen moduan. Liburua euskaraz Irungo Alberdania argitaletxeak publikatu du.