Julian Yuste alkate ohia zendu da
Ramon Mugicaren lekukoa hartu zuen 1976an. Hiru hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen alkate ohiak.
1976an Errenteriako alkate izandako Julian Yuste zendu berri da, bere jaioterrian, Pedromuñozen (Ciudad Real, Espainia).
Ramon Mugicaren lekukoa hartu zuen 1976an, Mugicak dimisioa aurkeztu ondoren. Hiru hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen alkate ohiak, goiko auzoetako saneamendua hobetzea eskatzeko Galtzarabordan egindako manifestazio batean Guardia Zibilak izandako “esku-hartze gogorraren ondorioz”, diote udaleko iturriek.
1979an, EAJko batzarkide hautatu zuten Batzar Nagusietarako egindako hauteskundeetan, eta 1983ko hauteskundeetan Batzar Nagusietarako prokuradore izendatu zuten Bidasoa Oiartzun eskualdean. 1987an zinegotzi bezala hasi zen Errenteria-Oreretan, EAJ alderdiarekin.