Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkeztu daitezke jada
Urtarrilaren 27ra arte bidali daitezke lanak. Bi sari banatuko dituzte, 450 eurokoak.

Errenteriako Udalak dena prest du 2023ko Mariasun Landa Sarietarako. Hamahirugarren ediziorako lanak aurkeztu daitezkeela jakinarazi berri du Berdintasun Kontseiluak. Aurten ere, sariketak “gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea” du helburu eta sari horien bidez, “emakumeek egindako ekarpena ikustarazi” nahi dute, eta horrela, “herri kronika osatu”. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz ahalko dira aurkeztu.
Bi sari emango dira. Batetik, Emakumezkoen begirada izeneko saria emango dute, 450 eurokoa. Emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko dute atal honetan. Bestetik, emakumezkoei begirada izeneko saria irabazten duenak ere 450 euro jasoko ditu (gainerako lan guztien artean lanik onena aukeratuko dute).
Bi garaileen lanak 2023ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte. Irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Lehiaketan parte hartzeko oinarri guztiak, lotura honetan kontsulta daitezke.