Garapen Agentzien Euskal Elkarteak XXX. urteurrena ospatu du
Eibarko Koliseoan bildu ziren EAEko garapen agentzietako arduradun eta teknikariak, Oarsoaldea Garapen Agentziakoak artean. Elkarteak udal mailako enplegu sustapena du helburu.
Astelehenean, GARAPEN Garapen Agentzien Euskal Elkarteak bere XXX. urteurrena ospatu zuen Eibarko Koliseoan. Bertara hurbildu ziren agentzietako arduradun politiko eta teknikariak, Oarsoaldea Garapen Agentziakoak artean. Elkartea 1992an sortu zen, bi helburu estrategikorekin. Batetik, udal mailan enplegu zein sustapen ekonomikorako egiten den lana aintzatestea. Bestetik, garapen agentziek eskaini ditzaketen zerbitzuak saretu eta udalen arteko harremana egonkortzea; izan enplegu, ekintzailetza, merkataritza zein turismoaren alorretan.
Asteleheneko ekitaldian hainbat norbanako eta erakundek hartu zuten parte. Besteak beste, Jon Iraola Eibarko alkateak, Miren Larrea Orkestrako ikerlariak edota Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak hartu zuten hitza; eta mahai ingurua egin zuten tokiko garapenaren lidergo partekatuari buruz.