Lezoko 2023ko aurrekontuak, biharko udalbatzarrean
Azaroko udalbatzarra egingo dute herriko hautetsiek bihar, 11 puntuko gai zerrendarekin. Aurrekontuak daude tartean.
11 puntuko udalbatzarra izango dute aurrez aurre herriko hamahiru zinegotziek bihar (osteguna). 19:00etan hasiko da, udaletxeko batzar areto nagusian. Gaien artean, bat nabarmenena: 2023ko udal aurrekontuak onartzeko irizpena.
Bestelakoan, honakoak dira hautetsiek aztergai izango dituzten puntuak:
-
2022ko irailaren 29an ohiko izaerarekin eta urriaren 13an ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea.
-
2023ko udal aurrekontuak onartzeko irizpena.
-
2022. ekitaldian kreditu kobraezinak ebazteko irizpena.
-
Aurreko ekitaldietan onartutako eskubideen hasierako saldoaren aldaketaren irizpena.
-
Udal Kontu hartzailearen txostenen berri ematea:
-
2021eko aurrekontu likidaziotik datozen zerbitzuen kostuen kontu ematea.
-
2022ko 3. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko txostena.
-
2022ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3art) eta diruzaintzako aurrekontua.
-
-
2023. urteko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko irizpena.
-
Lezoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planari behin betiko onarpena emateko irizpena.
-
Lezo 2030 Plan Estrategikoa onartzeko irizpena.
-
Mozioak:
-EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Azaroaren 25a Indarkeria matxisten aurkako Nazioarteko Eguna.
-PSE-EEk aurkeztutako mozioa: Lezo Haurren Zero Pobrezia Aliantzari atxikitzeko.
10. Alkatearen, organo kolegiatuetako udal-ordezkarien eta delegatuen txostenak.
11. Galde-eskeak.