Herriko kiroldegietako langileek protesta egingo dute bihar, soldata igoera aldarrikatzeko
KPIaren araberako igoera exijituko dute biharko manifestazioan. Kiroldegiak kudeatzen dituen enpresak "negoziazioa ukatu" duela dio CCOO sindikatuak.
CCOO sindikatuak jakinarazi du bihar (hilak 25) herriko kiroldegietako langileek manifestazioa egingo dutela, “igoera soldata aldarrikatzeko”. Kiroldegiak kudeatzen dituen Serviocio S.L. enpresako batzordeak salatu du duela bost urtetik izoztuta dutela soldata, eta ondorioz, “erosteko ahalmenean %15eko beherakada” jasan dutela.
Hil hasieran Serviocioko batzordeak bilera egin zuen enpresako ordezkaritzarekin, eta beste hobekuntzen artean, soldata igotzeko eskaera egin zuen Komiteak. Halere, enpresak negoziatzeari uko egin diote salatu dute. Enpresa aferatik “urrundu” dela erantsi dute, eta negoziaketen ardura udalarena dela argudiatu dutela diote. “Negoziazioa ukatu dute, argudiatzen baitute ez dutela Errenteriako kudeaketa eta esplotazioarekin jarraitu nahi, ez delako errentagarria”, erantsi dute.
Horregatik bihar 12:00etan Galtzarabordako kiroldegitik abiatuko dira langileak, manifestazioan. 13:00etan aldiz, elkarretaratzea egingo dute udaletxe parean.