Azaroaren 25aren harira adierazpen instituzionala egin du udalak
Zazpi konpromiso zehatz beregain hartu ditu Pasaiako Udalak aurten, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanki, adierazpen instituzionala egin du Pasaiako Udalak. Horra hor, hitzez hitz, Berdintasun Sailak idatziriko gaitzespen mezua eta harturiko udal konpromisoak:
PASAIA INDARKERIA MATXISTAREN KONTRA!
Emakumeen aurkako indarkeria emakumeak beldurrarazteko tresna indartsua da, emakumeei zuzendua, indarrean dauden genero-arauak desafiatu eta eralda ez ditzaten. Aurten, bereziki, hiru esparrutan jarri nahi dugu arreta Pasaiako Udaletik. Alde batetik, espazio publikoetan gertatzen diren sexu- jazarpenak eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk salatu nahi ditugu, emakumeek espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera, baita espazio digitalean ere. Hitz batez, norberaren askatasun indibidual eta kolektiboaren garapena bermatzea; bestalde, adineko emakumeen aurkako indarkeriari erreparatu nahi diogu; eta azkenik, Euskal Erakunde Publiko guztiek egin duten bezala, gizonengan ere jarri nahi dugu fokua, dagokien ardura har dezaten.
Aurrerapen asko lotu dira, banaka egindako ahalegin tematiaren bidez; bai eta mugimendu feministek eta beste erakunde batzuek egindako lanaren bidez ere, espazio publikoak eta pribatuak gizonen eta emakumeen artean banatzeko dikotomia gainditzeko helburuarekin. Hala ere, bi aldeen arteko desberdintasuna agerikoa da oraindik, batzuek eta besteek bizitza publikoan parte hartzeko izan dezaketen erabileran, bai eta gure herrietako kaleez gozatzeko eta haiez jabetzeko orduan ere.
Berdintasunezko erabilera hori murrizten duten mekanismo anitzen artean, sexu-indarkerian jarri nahi dugu fokua; izan ere, mundu osoko emakumeak eta neskatilak espazio publikoan sufritzen ari dira.
Emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria, indarkeria matxista normalizatuaren testuinguruan, helburu argia du, funtzio sozial zehatz bat: emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea, hain zuzen ere. Zehazki, jai- eta aisialdi-testuinguruetan gertatzen den sexu-indarkeriak emakumeen sexualitatea kontrolatzeko funtzio hori betetzen du. Era berean, haien nahia, gorputza, mugikortasuna, espazio publikoko okupazioa, gizarte- harremanak eta berdintasun baldintzetan gozatzeko eskubideak kontrolatzea ere.
Beraz, arlo horretan euskal politika publikoen betebeharra eta helburua da eskura dituen estrategia eta mekanismo guztiak sustatzea, emakumeek eta neskek beren herritartasun osoa gauzatu ahal izateko gure herriko espazio fisikoan, eta horiek erabiltzea, berdintasun-baldintzak bermatuta.
Beste alde batetik, aurten emakume helduen aurkako indarkeria matxistan ere jarri nahi dugu arreta. Izan ere, hainbat adinetako emakumeek jasaten dute (ez bakarrik emakume gazteek edo adin ertainekoek, komunikabideek eta kanpaina instituzionalek nagusiki nabarmendu izan duten bezala), baita adineko emakumeek ere. Adineko emakumeen aurkako indarkeriak ere bere berezitasunak ditu: ikusezintasuna; sistema patriarkal batean sozializatu izana, non senarrei baimena eskatu behar zieten atzerrira joateko, lan egiteko edo banketxean kontu korronte bat irekitzeko; kasu gehienetan, autonomia ekonomikorik eza; euren garaiko gizarteak genero-indarkeria aintzat hartu ez izana, bizitza oso bat beste pertsonak zaintzen egon izana… Adineko emakumeak askotarikoak izan arren eta guztiak pro l berekoak ez izan arren, adinak euren zaurgarritasunean eragina du. Hori dela eta, Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, adineko emakumeen aurkako eguneroko indarkeria identifikatzeko eta horien inguruan hausnartzeko egitasmoa abiatu du.
Guzti hori kontuan izanda, Pasaiako Udalak bere gain hartzen ditu konpromiso hauek:
Era sakonean ezagutzea emakumeei espazio publikoa ukatzeko modu anitzak, tokiko politiken diseinuan eta garapenean kontuan hartzeko.
Politika integralen ezarpen eraginkorra bultzatzea, espazio publikoetan sexu-indarkeriari aurrea hartzeko eta erantzuteko. Eta, era berean, gaitasunak, sentsibilizazioa, komunitate-mobilizazioa eta beste estrategia batzuk garatzea, tartean, jaien esparruko indarkeria matxistaren aurkako kanpainak.
Aldaketak bultzatzea jarreretan eta portaeretan, emakumeek eta neskatoek indarkeriarik gabeko espazioez gozatzeko dituzten eskubideak bermatze aldera. Hori gauzatzeko, errespetuzko genero- harremanak, genero-berdintasuna eta segurtasuna sustatzea espazio publikoetan.
Indarkeria digitala prebenitzeko eta erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxisten egungo egoeraren analisiari erantzuteko.
Inbertsioak sustatzea, espazio publikoetan hautemandako segurtasun errealari dagokionez; genero-ikuspegia ziurtatzea hiri- plangintzan, emakumeen beharrizanak kontuan har daitezen.
Adineko emakumeen aurkako eguneroko indarkeriak identifikatzeko eta horiei erantzuteko erremintak sortzeko hausnarketa eta formakuntza prozesua ahalbidetzea.
Beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, Emakunde eta foru-aldundiekin besteak beste; gizarte-taldeekin, feministekin, ere, emakumeek eta neskek aukera izan dezaten espazio publikoaz segurtasunez eta berdintasunez gozatzeko.