2022/11/25

a25 oiartzun
A25

Biktima izatearekin "nazkatu" direla ozen esan dute

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin dute gaur. Hamaika herrialdetan pairatzen dela salatu dute, baita Oiartzunen bertan ere.

A25

[Bideoa eta galeria] Euri jasak ez du olatu morea geldiarazi

Trintxerpe, Donibane eta Antxon indarkeria matxistari aurpegia erakusteko mobilizatu dira. Gizonei dagokien ardura hartzeko exijitu diete.

[Bideoa] "Indarkeria matxistak dituen hamaika formak" salatu dituzte herriko emakumeek

Eguraldiak ez ditu herriko emakumeak gelditu, eta dozenaka izan dira Oreretako Mugimendu Feministari erantzun diotenak. "Azaleko diskurtsoez nazkatuta" daudela oihukatu dute, ozen.

lintzirin biribilgunea

Gaur eta bihar jarraituko dute Lartzabal eta Lintziringo biribilguneen lanek

Gauetan itxi egingo dituzte bi biribilguneak, zortzi orduz. Desbideratzeko alternatibak zeintzuk diren azaldu du aldundiak.

Lezo Bonuak, herriko establezimenduak babesteko

Herriko establezimenduek abenduaren 2ra arteko epea dute egitasmoarekin bat egiteko. Kanpaina abenduaren 15etik urtarrilaren 6an izango da abian.

Batzea eta antolatzea dute arma

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Emakumeen kolektiboek, bakoitzak bere erara, emakumeenganako justiziaren alde eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren kontra egingo dute.

REBECA LESTON VALBUENA. GIZARTE HEZITZAILEA.

[Elkarrizketa] "Beldurra diogu adingabeek egoera kontrolatzeari"

Indarkeria matxistaren auzia teknologia berrietan nola garatzen den eta horri aurre egiteko lanabesen gaineko tailer bat eskainiko du bihar Irunen irundarrak. Asmoa, hilabetean behineko saioak izatea da.

A25. Jadiyetu El Mohtar Sidahmed. Ekintzaile sahararra.

[Elkarrizketa] «Sahararron borroka ezin da bereizi borroka feministatik»

Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.

IRITZI EMAILEAK. LIERNI HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Mila galdera

A25

Azaroaren 25aren harira adierazpen instituzionala egin du udalak

Zazpi konpromiso zehatz beregain hartu ditu Pasaiako Udalak aurten, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Herriko taldeen asteburuko partidak (2022-11-25)

Touring, Beti Ona, Orereta Kafea, Ostiko, Gamon eta Ereintza klubetako talde nagusien jokalekua eta ordutegia, hemen.

Mendira beharrean, hondartzara joango dira herriko mendizaleak

Urdaburu Mendizale Elkartearen egitasmoz, Hendaiako hondartzatik ibilaldi berezia egingo dute abenduaren 3an. Aldez aurretik izena eman beharko da.

[Asteburuko kirol kartelera] Donibane Eskubaloiaren asteburua

Donibane Eskubaloia klubeko bi senior taldeek elkarren aurkako partida izango dute asteburuan, eta bi omenaldi berezi egingo dituzte.

"Guztiok indartsuago indarkeriarik gabe"

Udalean ordezkaritza duten taldeek testu bat adostu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako.

[Erreportajea] Kaiolatik ihes egitera

Urruntze agindua duten herriko emakumeen egoera ikustarazteko ekintza berezia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. 24 aulkirekin herriko kasuen atzean dauden errealitateak islatu dituzte.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira azaroaren 26ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren azaroak 26ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-11-25)

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak seigarren garaipena lortu nahi du, Iruñean. Gizonek Arrasaten jokatuko dute.

'Latinoamerikaren zain urratuak' liburua aurkezteko solasaldia egingo dute Gaztañon

Eduardo Galeano uruguaitarraren liburua euskaratu duen Iñaki Alegria itzultzailea bertaratuko da, eta harekin batera, Mikel Zinkunegi internazionalista izango da.

Gehiago