2023ko aurrekontuei buruz arituko dira asteazkeneko plenoan
Hamahiru puntu izango ditu gai-zerrendak. Datorren urteko kontu orokorraz gain, EAJk aurkeztutako mozio bat izango dute hizpide, euskarari buruzkoa.
Oiartzungo udalbatza azken aurreko aldiz elkartuko da datorren asteazkenean, hilak 30, 2022ari dagokionez behintzat.
Azaroari dagokion plenoa egingo dute, 18:00etan hasita. Hamahiru puntu aztertuko dituzte. Garrantzitsuena datorren urteko aurrekontuak izango dira.
Horrez gain, EAJren udal taldeak mozio bat aurkeztuko du, Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa. Gai-zerrenda osoa honakoa izango da:
- 1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2. “2022ko euskararen nazioarteko egunerako adierazpena” izeneko mozioa, EAJ/PNV udal taldeak aurkezturikoa.
- 3. 2023 urterako Udal Aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena.
- 4. Oiartzungo Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko Plan Estrategikoaren akats zuzenketa.
- 5. Udaltzaingo saileko funtzionarioei “LO-rekiko ezberdintasuna” ordainsari-osagarriaren ordainketa etetea 2022ko azaroaren 2etik aurrera.
- 6. Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduko 1. Fasea: eraispen proiektua eta 3. Fasea: oinarrizko eta gauzatzeko proiektuaren obra kontratuan, prezioaren salbuespeneko berrikustearen behin betiko onarpena.
- 7. Kirol instalazioen kudeaketa kontratuan oreka ekonomikoa berreskuratzeko eskaera (2020/07/01 – 2021/12/31 COVID), eta enpresak amortizazioak/inbertsioak egiteko udalaren eskaera.
- 8. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta Udako Igerilekua Udal instalazioen zerbitzu emakidaren kontratuaren oreka ekonomikoaren berrezarpena (2022/01/01– 2022/06/30).
- 9. Oarsoaldea S.A.ren gestio plana gauzatu ahal izateko Udala eta Elkartearen arteko 2022ko lankidetza hitzarmenaren baitan 2022ko 3. hiruhilekoren ekarpena ordaintzea.
- 10. 2022ko lehen hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
- 11. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- 12. Beste organoen jardueraren jarraipena.
- 13. Eskari-galderak.