Gizon bat atxilotu dute Errenteria-Oreretan, sexu erasoa egotzita
35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute erasotzailea.
35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Errenteria-Oreretan, sexu erasoa egotzita. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kalean izan zen erasoa.
Erasotzailea atxilotu ondoren, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten. Ospitalean artatu zuten atzo indarkeria matxistaren biktima, Ertzaintzak emakumea babestu eta laguntzeko protokoloa aktibatu zuen.