Neska zein mutilak asebete dituzte asteburuko emaitzek
Mutilek garaipen polita lortu dute Arrasaten. Neskek denboraldiko partida okerrenean puntu bat urratu dute.
Oiartzungo gizonen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu dute Arrasaten. Arerio gogor baten zelaia bisitatu zuten, baina hiru puntuak ekartzeko gai izan ziren.
Oiartzuarrak bere jokoa ezartzen hasi ziren, aukerarik sortu gabe. Bigarren zatian —orduan bai— hasi ziren arrasatearren atera arrisku handiagoarekin iristen.
Modu horretan iritsi zen norgehiagokako gol bakarra. Estefanok lortu zuen, 65. minutuan. Hiru puntu horiei esker, hirugarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek, Hernani eta Añorgaren atzetik.
Emakumeen talde nagusiak, berriz, Iruñean jokatu zuen. Ez zen golik egon salestarren zelaian, baina lortutako puntua ontzat eman dute oiartzuarrek. Izan ere, partida oso orekatua izan zen, ongi landutako defentsekin.
Denboraldi ona daramaten arren, urteko partidarik kaskarrena jokatu zuten oiartzuarrek. Teknikoki huts asko egin zituzten, baina puntua ekarri dute zakuan. Laugarren postura jaitsi dira oiartzuarrak, eta bost garaipeneko bolada eten zaie. Arratiaren kontra izango dute bide hori berrartzeko aukera polita.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Mulier — Oiartzun: 0-0.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Mondragon — Oiartzun: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Lakua — Oiartzun B: 4-2.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun B —Deustuko Unibertsitatea: 3-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Dunboa Eguzki — Oiartzun C: 2-1.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Oiartzun — Hernani: 1-3.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Beti Ona — Oiartzun B: 4-1.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun C — Landetxa: 4-3.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Antiguoko Fontaneria Iribarren: 5-3.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Afantxo Pescados Ferrers — Miren Taberna OKE: 8-4.
Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.