Estatu Islamikoa utzi duten emakumeei buruzko dokumentala, ostegunean
'The Return. Life after ISIS' dokumentala emango dute. Alba Sotorra zuzendariaren Emmy Sarietarako hautagaitza bat lortutakoa da zinta.
The Return. Life after ISIS dokumentalaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Udalak, datorren ostegunerako (abenduak 1). 18:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
Alba Sotorra zuzendaria kataluniarraren dokumentalak hainbat emakumeren bizitzak kontatzen ditu. Zehazki, Mendebaldean jaiotako gazteak dira, duela urte batzuk Estatu Islamikoan engaiatu zirenak. Orain beraien bizitza berreraikitzen saiatzen ari dira.
Siriako ipar ekialdean dagoen Al Roj kanpalekuan sartu zen Sotorra, kamera kamera gainean eramanda, Shamina, Hoda, Hafida, Nawal eta Kimberlyren bizitzak bi urtez jarraitzeko.
Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan jaio ziren emakumeak izan ziren, eta wahabismoaren muturreko irakurketak Siria eta Irakera eraman zituen.
Sotorrak aurreiritziak alde batera utzi zituen dokumentala grabatzeko. Emakume horiek pairatutako misoginia, krudelkeria eta gehiegikeriak jasotzen ditu Sotorraren zintak.
Emmy sarietan nazioarteko dokumental onenaren kategoria irabazteko hautagai izan zen.
Filma ingelesez dago, eta azpitituluak gazteleraz izango dira. Hemen ikus daiteke trailerra: