Goñi eta Aranburuk txapela eraman dute, gazteen bigarren mailan
Aretxabaletan jokatu dute finala, eta nagusitasunez gailendu dira. 28 partidetatik hemezortzitan gailendu dira Oiartzungo pilota elkartekoak.
Oiarpeko pilotariek 28 partida jokatu dituzte asteburuan, eta oraingo honetan balantzea baikorra izan da. Hemezortzi partida irabazi dituzte oiartzuarrek.
Horietako bat izan zen Xuban Goñi eta Haitz Aranburuk osatutako bikoteak jokatutakoa. Larunbat arratsaldean Aretxabaletan aritu ziren LAPKEko Kerejeta eta Erauskinen kontra.
Gazteen kategoriako Bigarren Mailako txapela zeukaten jokoan. Goñi eta Aranburu nagusitasunez gailendu ziren, arerioak sei tantotan utzita.
Ez zen hil ala biziko partida bakarra izan, beste hainbat kanporaketa jokatu baitituzte asteburuan. Orokorrean, horiek oiartzuarren aldekoak izan dira. Emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.