'Los años ochenta y la heroína en Gipuzkoa' liburua aurkeztuko dute herrian
Amaia Izaola eta Imanol Zubero egileak bertaratuko dira, besteak beste. Reina aretoak jasoko du aurkezpena.
Ramon Rubial Fundazioaren egitasmoz, Los años ochenta y la heroína en Gipuzkoa. Entre la emergencia sociosanitaria y el pánico moral izeneko liburua aurkeztuko dute bihar (hilak 30) herrian. Reina aretoak jasoko du saioa, 19:00etan hasiko dute.
Liburu honetan hainbat lagunek parte hartu dute, besteak beste, Amaia Izaola Argüeso, Imanol Zubero, Myriam Beltran de Heredia Perez de Mendiguren, Juan Manuel Gonzalez de Audikana eta Gabriel Roldan Intxustak. Aldundiko Kultura, Garapen, Gazteria eta Kirol sailaren laguntza ere izan dute argitalpenerako.
Bertan izango dira Izaola eta Zubero egileak, eta haiekin batera, Ramon Rubial Fundazioko Patronatuko kide Miguel Buen. Isaac Palencia zinegotzia ere bertaratuko dela aurreratu du fundazioak.