Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Abenduan, orotariko kultur ekitaldiak Lezon

Lezo
Kultura

Abenduan zehar 30 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek, tartean Eguberrietako jarduerak daudelarik.

2022/11/30
Urko Etxebeste Urko Etxebeste

Lezoko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, abendurako 30 ekitaldi antolatu ditu. Horietako askok Eguberrietako aroarekin dute harremana, tartean, pandemia aurretik ezinbesteko ziren hainbat jarduera itzuliko direlarik: San Tomas Egunaren harirako ospakizuna da horietako bat, abenduaren 18an egingo dena (igandea da). Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak ere izango dira, baita Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia

Nabarmentzekoa da, aldi berean, abenduaren 16tik 23ra Euskal Liburu eta Disko Azoka jasoko duela Kultura Aretoak. Horretan erosketak egiteko erraztasunak jarri ditu udalak, Literatur Bonuekin: azokan gutxienez hogei euroko erosketa egiten bada, sei euroko opari bonua jasoko dute erosleek “Helburua, euskaraz idatzitako literatura eta pentsamendu argitalpenak sustatzea izango da”, adierazi du udalak.

Hemen klik eginda, egitarauaren eskuorri oso-osoa jaits daiteke (PDF artxiboa da). Beheko zerrendan, berriz, egitarau hori aurrez aurre.

Abenduak 1, osteguna

  • 11:00etan, Kultura Aretoan, Ilargi abeslariak Beldurrarekin dantzan diskoa aurkeztuko du.

Abenduak 2, ostirala

  • 17:30ean, Tomas Garbizu Musika Eskolaren atarian, Euskararen Eguneko kantu saioa.
  • 19:00etan, Gurutze Santuaren plazan, Euskaraldia bukatutzat emateko ekitaldia.
  • 21:00etan, Ibai Ondon, Euskaraldiaren bukaerako herri afaria.

Abenduak 4, igandea

  • 20:00etan Gezala Auditoriumean, Adriana Bilbaoren Burdina dantza ikuskizuna.

Abenduak 10, larunbata

  • 12:30ean, Aiton Bordan hasita, kantu jira.

Abenduak 11, igandea

  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Euskal Herriko Musikagileen Elkartearen sari banaketa, txisturako konposizioena.

Abenduak 14, asteazkena

  • 19:30ean, Andreone liburutegian, literatur solasaldia: Limoi bat imintziorik gabe jaten baduzu (Sergi Pamiesena).

Abenduak 15, osteguna

  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Kultur Femme programaren barruan Mujeres en la industria de ma música solasaldia.

Abenduak 16, ostirala

  • 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Badut Taldearen Zirriborro antzerkia haurrentzat.

Abenduaren 16tik 23ra

  • Kultura Aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azoka Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00.

Abenduak 17, larunbata

  • 09:00-14:00, Karlos Saldise plazan, bigarren eskuko gaien azoka.
  • 12:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Toams Garbizu Musika Eskolako bandaren eta talde koralaren Eguberrietako kontzertua.
  • 16:30ean, Gezala Auditoriumean, Lezoko Zinema Ttikiaren saioa Tom eta Jerry lanarekin Ondoren, 19:00etan, helduentzat saioa Tipularen sehaska kanta dokumentalarekin.

Abenduak 18, igandea

  • 10:00etan, Saldise Plazan, San Tomas feria
  • 12:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Eguberrietako kontzertua.
  • 20:00etan, Gezala Auditoriumean, Altsasu antzerkia La Dramatica Errante konpainiarena.

Abenduak 21, asteazkena

  • 17:30ean, Gezala Auditoriumean, Eguberrietako audizioa.

Abenduak 22, osteguna

  • 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Eguberrietako audizioa.

Abenduak 23, ostirala

  • 20:00etan Gurutze Santuaren basilikan, Gabonetako Kontzertu Korala Sutargi eta Aiton Borda abesbatzarekin.
  • 22:00etan, Txerrimuñon, bertso saio musikatua.

Abenduak 24, larunbata

  • 11:00etan, Karlos Saldise plazatik hasita, Piztu Lezoren elkartasun janari bilketa.
  • 12:00etan, Euskal Herria plazatik, Hator, hator kantatzera.
  • 16:30ean, Aiton Bordatik, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira.

Abenduak 25, igandea

  • 11:30ean, Altamiratik abiatuta. Olentzeroren eta Mari Domingiren opari banaketa Gurutse Santuaren plazaraino.

Abenduak 30, ostirala

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Garazi Goñiren (pianoa) eta Ane Espinaren (biolina) kontzertua.

Abenduak 31, larunbata

  • 11:30ean, Gurutze Santuaren plazan, haurren San Silbestrea.
  • 15:00etan, Tiñelutik abiatuta, kopla zaharrak baserriz baserri.
  • 18:30ean, Tomas Garbizu Musika Eskolatik hasita, Urtezahar Eguneko koplak.

Urtarrilak 5, osteguna

  • 12:00etan, Bekoerrota kiroldegian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna.
  • 19:00etan, Lopenetik abiatuta, erregeen desfilea.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.