Mikel Urdangarinekin solasaldi musikatua, igandean
KantagiLtza-ko saioa izango da igande arratsaldekoa. Kastro Berri tabernan salgai daude sarrerak, bost euroren truke.
Lagunarteko Garaia elkarteak antolatzen duen KantagiLtza solasaldi musikatuen saioa egingo dute igande arratsaldean (abenduak 4).
Oraingo honetan Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra izango da gonbidatua. Bere sorkuntzari berri emango du musikariak, Ekain Perez Rezolak proposatutako gai eta galderei erantzunez.
Udaletxeko pleno aretoan izango da saioa, 17:30ean hasita. Antolatzaileen jakinarazi dutenez, eguraldi ona eginez gero, Arizmendienean izango da.
Bertara joateko sarrerak Kastro Berri tabernan daude salgai. Bost euroko prezioa.