Touringek talde guztien aurkezpena egingo du igandean
12:00etan bilduko dira, Koldo Mitxelena eraikinean. Kirol elkartearen talde guztiak aurkeztu, eta argazki orokorra aterako dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2018/11/WhatsApp-Image-2018-11-20-at-10.55.29.jpeg)
Touring Kirol Elkarteak talde guztien aurkezpena egingo du igande honetan (abenduak 4). 12:00etan bilduko dira, Koldo Mitxelena eraikinean. Taldeak aurkezteaz gain, argazkia erraldoia aterako dute.
Herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.