Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Udalaren 2023ko aurrekontua %1'8 handiagoa izango da

Oiartzun
Udala

18 milioitik gorako aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak. Gizarte-Ongizatean, Euskaran, Feminismoan eta Kulturan handituko dira partidak, batez ere.

oiartzun aurrekontuak 2023 Atzo arratsean egin zuten azaroko ohiko plenoa.
2022/12/01
Erik Gartzia Erik Gartzia

Oiartzungo Udalak finkatu du 2023ko aurrekontua. Azaroko plenoan bozkatu dute udal gobernuaren proposamena, eta EH Bilduren aldeko botoekin atera da aurrera. EAJ abstenitu egin da.

18.757.166,98 euroko aurrekontua izango da, iaz baino %1,8 handiagoa. Jon del Olmo Ogasun zinegotziak eman ditu azalpenak. Gogorarazi duenez, ekainean hasi ziren aurrekontuak zirriborratzen, eta irailean udaleko sailetatik pasatu zuten.

Ondoren auzoko bileretan landu zituzten, behin-betiko zenbakiak izan aurretik. Zerga eta tasa batzuk igo dituzte aurrekontua koadratzeko, eta horrez gain, Funts Foralak udalari egin dion ekarpena 600.000 euro izan direla aipatu du Del Olmok.

Hainbat arlo zehatz indartuko dituztela azaldu du: Energia trantsizioa; zaintza; digitalizazioa; eta komunikazioa. Horrez gain, Landetxe plazako eraikinari partida bideratuko zaio, baita sail zehatzak ere: Gizarte-Ongizatea, Euskara, Feminismoa eta Kultura.

EAJ abstenitu egin zen. Janire Mitxelena zinegotziak azaldu duenez, zalantzak sortu dizkiete aurrekontuek. “Gauza batzuekin ados gaude, baina beste batzuekin ez. Adibidez, gauden egoeran zerga eta tasak igotzearekin”. Hala ere, agintaldian bi udal taldeen artean “adostasuna” nagusi izan denez, beraien botoak ildo hori islatuko duela adierazi du: ez alde ez kontra.

Euskararen Eguna

Larunbatean, hilak 3, Euskararen Eguna izango da, eta horren harira, bi mozio aztertu zituzten. Lehena, EAJrena. Jeltzaleen proposamenaren arabera, “autogobernua” izan da euskararen historian “aurrerabiderik sendoena” izaten ahalbidetu duena. 

Euskararen Legeak 40 urte bete dituela gogorarazi du, eta horrek “ospakizunerako” arrazoi ugari ematen dituela gaineratu. “Hartan dituzte sustraiak eta ezinbesteko lege babesa administrazioaren, irakaskuntzaren, hedabideen, helduen euskalduntzearen, esparru zientifikoaren, lan munduaren eta gizarte erabileraren alorretan, besteak beste, hartu diren neurriek”, esan du.

Legeari bainoago, indarra “adostasunean” izan duela uste du EAJk, eta euskarak adostasun ezak “hondamendi” lukeela iritzi dute. Mitxelenak adostasuna eskatu du aurrera begirako erronkei aurre egiteko, eta horren adibide jarri du Euskaraldia. “Euskarak batzen gaituelako, ez inola ere banatzen”, bukatu du.

EH Bildu abstenitu egin da. Josu Delgado Euskara zinegotziak esan duenez, ez da “erraza” izan aldeko botoa ematea. “Adostasuna eskatzen da, baina testuan ezin izan dugu gure hitzik txertatu”, azaldu du. Onartu du urratsak egin direla, baina egoerak “zaila” izaten jarraitzen duela. “Oiartzunen, adibidez, atzera egin du, azkeneko soziolinguistikoak erakutsi duenez”, gaineratu du. 

“Pentsatzen dugu ez dela egokia ezkortasunez jokatzea, baina ezta autokonplazentziaz ere”, erantsi du. Euskararen etorkizunean “argi-ilunak” daudela uste du, eta ez dela “tremendismoarekin” jokatu behar. “Jakin beharko genuke bidea elkarrekin egin behar dugula”.

UEMAren mozio bat aurkeztu du EH Bilduk. Hori aho batez onartu zuten. Testuak azaltzen duenez, euskararen ezagutzak gora egin du, eta udalerri euskaldunak gero eta gehiago dira. “UEMAra batu diren udalerriak ikusita, 300.000 biztanle bizi dira euskararen lurgunean”. Gainera, euskaraz ekoizten denaren erdia udalerri horietan egiten dela nabarmentzen du mozio horrek, eta udalerri euskaldunek euskarari “hauspoa” ematen diotela.

Udalerri euskaldunak indartzeko bitartekoak eta neurriak behar direla esaten du UEMAk, baita haiek mantentzeko politikak ere, hala nola, hirigintzan, kulturan edo turismoan. “Arlo horietan hartzen diren erabakiek eragin handiagoa izan dezakete euskara zerbitzuetan hartzen direnek baino”, gehitu dute.

Aurtengo Euskararen Eguna garrantzia hori ikusarazteko baliatuko dutela aipatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.