Igandean beteko dira hamabi urte Lete hil zela. Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak mila orrialde inguruko lana egin dute.
Hiru belaunalditan zehar besterenduriko negozioari agur esan diote gaur. Antxon Valverde eta Maria Isabel Expositok erretiroa hartu dute.
Herbehereetan 6.000 hiztun besterik ez ditu bildtsak. Gerard De Jong idazleak hizkuntza horretan idatzi du bere lehen lana, Donibane oinarri.
Laguntza osagarri bat emango diete herriko familiei, "ikasleek ikasturtea bermeekin eta normaltasunez jarraitu ahal dezaten". Ikastetxeak jarriko dira harremanetan ikasleekin.
Ilargi lezoarrak 'Beldurrarekin dantzan' diskoa aurkeztu du gaur sorterrian. Haren bigarren lan luzea da: bihartik eskura daiteke.
Gabon hauetan "pieza ikusgarriak eta tokiko sorkuntzakoak erosteko aukera bikaina" dela diote udaleko iturriek. Hilaren 19tik urtarrilaren 5era bitarte zabalduko dute, Maddalen kaleko 34 zenbakian.
Hilaren 17an, Txerri Egunean, egingo dute zozketa. Establezimenduetan egindako erosketekin batera emango dituzte boletoak.
Goiz zein arratsaldez, denetik izango da: pintxoak, jostailuak liburuak, ipuinak, sentsibilizazio jolasak, DJa, photocalla...
Bihar arratsaldean irekiko dute. Herriko zein kanpoko hainbat artisauren lanak aurkitu ahal izango dira, beste hainbat produkturen artean.
Hilaren 11n Berriozar eta Ezkaba arteko bidea egin dute asmo Lezoko mendizaleek. Izena emateko azken eguna, hilaren 8a.
Urrats paperdendak postua jarriko du Txerri Egunean. Pasaiako idazle emankorra gonbidatu dute, liburuak sinatzera.
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren abenduaren 3ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.
Diputatuen Kontseiluak onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Antxoko bulego eraikinaren jabetza (%6) Pasaiako Udalari saltzea.