Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabier Leteren lirika osoa jaso dute

Igandean beteko dira hamabi urte Lete hil zela. Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak mila orrialde inguruko lana egin dute.

xabier leteren lirika osoa Egileak, aldundiko ordezkariekin zein bost argitaletxeetakoekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/12/01

Datorren igandean beteko dira hamabi urte Xabier Lete hil zela, eta horren atarian, oiartzuarraren lirika osoa jasotzen duen lana osatu dute Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagak.

Unibertsitate irakasle eta Leteren obran adituak dira, eta bost argitaletxeren elkarlanaren bitartez argitaratuko dute hiru liburukitan banatutako ia mila orrialdeko lana. Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta dira argitaletxeak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du edizioa, eta erakundearen ordezkari izan dira Markel Olano ahaldun nagusia eta Mari Jose Telleria Kultura diputatu berria.

Olanoren esanetan, Lete Euskal Herriak izan duen “erreferente artistiko eta humano” handienetakoa izan da. Bildumaren egileak zoriondu ditu, egindako lan “eskuzabal eta ederragatik”.

Xabier Mendiguren editoreak hartu du hitza bost argitaletxeen izenean, eta berak “mito” moduan deskribatu du oiartzuarra. “Giza bizitzaren korapiloak norbere larruan sentiarazteko gaitasun horrengatik, gai sakonenak hurbil egiteko dohain harrigarri horrengatik, bere karisma izugarri horrengatik, itsasargi baten distiraz egiten du argi gaurik ilunenean ere”, gaineratu du.

Hiru liburuki

Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegik lanari buruzko xehetasunak eman dituzte. Beraiek bildu, behar diren zuzenketak egin eta atondu dituzte.

Lehen liburukian agertzen da beraiek emandako azalpena. Otaegi eta Gurrutxagaren esanetan, publikoak Lete ezagutzen zuen kanta, bertso eta poema liburuengatik.

“Bada, hain zuzen, azaldu nahi genuen nola Leteren obra, ertz eta konplexutasun handiko  bilakabide artistiko hori, estasi-une eta etsipen latzeko amildegietan osatu zen. Esplikatu beharra zegoen hori zerk eraginda gertatzen zen. Horretan saiatu gara”, esan dute.

Horrela banatu dituzte liburukiak:

  • Lehenengo alean, lehen hiru liburuak bildu ditugu, 1968 eta 1981 artekoak. Hiru lan horietatik bik sariak jaso zituzten.
  • Bigarrenean, azken hiru liburuak: 1990 eta 2008 artekoak. Eta hor ere hainbat sari izan ziren; bereziki, Euskadi saria, Egunsentiaren esku izoztuak liburuarekin.
  • Hirugarren aleak dakartza irakurle gehienentzat nobedade gehien: han eta hemen agertutako abestiez eta poema solteez gain, argitaragabeko bi poema-sail eta beste hainbat abesti eta itzulpen ere bai baititu.

Bi argitaragabeko

Bilduman jaso dute Leteren argitaragabeko bi lan. Bat, Arrastoa eta itzala izeneko poema-sail bat, portada eta guzti, 1968koa.

Bestea, Itsaso eragotziaren kanta gogoetatsuak izenekoa. Bi ohar eman dituzte egileek: “1976 ingurukoa da eta itsasoaren metaforaren bidez, garaiko kezka kultural, sozio-politiko eta ekologikoen ardura adierazten du”.

Egileen esanetan, poema horiek bildu dituen hirugarren liburukiak “harrera ona” izango du irakurleen artean.

Jon Martin Etxebeste bertan izan da, eta adierazpen batzuk bideoan jaso eta Twitterrera igo ditu.

Xabier Leteren poema guztiak bildu eta argitaratu dituzte. Gaur izan da aurkezpen prentsaurrekoa. pic.twitter.com/mJtErWMCAc

— Jon Martin Etxebeste (@JonMartwit) December 1, 2022

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.