Hamar sari zozkatuko ditu Itturrik

Hilaren 17an, Txerri Egunean, egingo dute zozketa. Establezimenduetan egindako erosketekin batera emango dituzte boletoak.

itturri zozketa Bezeroek erosketa bakoitzarekin jasoko dituzte zozketarako txartelak.

Itturri Oiartzungo merkatarien elkarteak, urtero bezala, zozketa antolatu du. Txerri Egunean —hilaren 17an— izango da zozketa hori, eta hamar sari banatuko dituzte parte hartu duten bezeroen artean.

Atzo hasi ziren zozketako txartelak banatzen. Itturriko parte diren 31 establezimenduetako batean erosketak eginda jasoko dituzte bezeroek.

Papera beraien datuekin bete ondoren, dendara bueltatu beharko da. Horretarako azkeneko eguna hilaren 16a izango dela jakinarazi du Itturrik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.