Bihar arratsaldean irekiko dute. Herriko zein kanpoko hainbat artisauren lanak aurkitu ahal izango dira, beste hainbat produkturen artean.
Neuk espazioa bihar arratsaldean inauguratuko dute, 18:00etan, irekiera festa batekin. Donibane kaleko 1 zenbakian dago denda.
Herriko zein kanpoko artisauen lanak aurkitu ahal izango dira, baita beste hainbat produktu ere. Honakoak izango dira: moda etiko eta jasangarria; haur zein helduentzako arropak eta osagarriak; xaboi eta krema ekologikoak; material naturalak erabiliz egindako oinetakoak; egile-bitxigintza…
Biharko festan musika, edariak eta pintxoak izango direla iragarri dute.