Itzal eta Ezpalak taldeek emango diote bukaera Euskaraldiari
2022ko ariketaren itxiera kontzertua gaur gauean izango da, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera librea da.
Ohartzerako joan da hamabostaldia 2022ko Euskaraldiak abiada hartu zuenetik, eta gaur bertan bukatuko da euskararen aldeko ariketa. Euskaraldiari merezi duen agurra egiteko kontzertu festa izango da gaur gauean Antxon, Itzal eta Ezpalak taldeen eskutik.
Kontzertu bikoitza Antxoko Ibaiondo pilotalekuan emango dute bi taldeek, 22:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da, eta antolatzaileek gonbidapen irekia egin diete pasaitar guztiei, aurten azkenekoz dagokien txapa jantzi eta euskaraz musikari esker gozatzera hurbil daitezen.