Beraungo erietxean urritik ez dute larrialdi zerbitzurik eskaintzen arratsaldez. Egun, Iztietako zentroak Beraungo bizilagunak artatzen ditu.
Bixi-Bixi Elkarteko kideak gaur eguerdian elkartu dira, Saharako kanpalekuetara abiatzeko. Haurrentzako dohaintza mordoa daramate.
Hilaren 16an Gipuzkoako Garraio Agintaritza elkartuko da. Bozketan hobariaren alde emango dute botoa, Errenteria. Hernani eta Oñatirekin batera.
Ekoitzitako eguzki energiaren bitartez, udalak hainbat eraikin hornituko dio. 187 eguzki-panel jarri dituzte. 86.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak.
Orain dela hiru urte sortu zen Ziztaka, Irunen euskara eta kultura ardatz izango dituen kafe antzoki bat eraikitzeko asmoz. Tarte horretan guztian, helburua egikaritzeko bidean aurrerapausoak eman dituztela nabarmendu dute Andoni eta Iker Eizagirre Zufiaurrek.
Movistar-entzako mantenu eta instalazio lanak egiten dituzten eskualdeko langileek greba mugagabearekin jarraitzen dute. Garai bateko eskubide berberak exijitzen dituzte, «oinarrizkoak».
2022ko Euskadi Menina Saria eman diote antxotarrari, indarkeria matxistaren kontra egindako lanagatik. Gertuko emakume baten erailketak erakutsi zien manifestazio bat «gutxiegi» zela, eta hala jaio zen Bekoz Beko Elkartea.
Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur oreretarrak. 25 urte daramatza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunean ekarpena egiten. Irmo eta argi hitz egin du euskararen erabileraz.
‘Beldurrarekin dantzan’ bigarren diskoa jendartean zabalduko du sortzaile lezoarrak gaur. Haren beldurretatik sortutako zortzi kantako lana da, estilo berriei keinua egiten dielarik. Zuzenekoan, Durangoko Azokan aurkeztuko du, hilaren 9an.
Abenduaren 26ean hasi eta urtarrilaren 5era arte luzatuko dituzte, ikastolaren Linoko eraikinean. Izen ematea irekita dago honezkero.
Elkarteko kide eta zaleek txistorra dastatu eta Eguberrietako otarra zozketatuko dituzte. Esker onak eskainiko dituzte ere.
"Positibotzat" jo du koalizioak udalaren eta aldundiaren arteko salerosketa. Hori "EH Bilduk lortutako akordioari esker", dela zehaztu dute.
Datorren urterako Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia txalotu dute sozialistek. Haien arabera, herriko familia guztiek baliatu dituzte.
Hamaikako futboleko eta eskubaloiko talde gehienek ez dute lehiarik izango datozen egunotan. Areto futboleko guztiek, ordea, bai.
Artean, Atxulondo burdinolaren arrastoetatik eta Belkoain gailurretik igaroko dira. Interesdunek formulario bat bete behar dute.
Atsedenaldia oro har futbolean, baina joan etorriz beteriko asteburua gainontzekoan.
Easo Beteranoen Abesbatzak itxiko du koru zikloa, larunbat honetan bertan, Trintxerpeko elizan. Sarrera librea izango da.
La dramática errante taldeak 'Yerma' helduentzako antzezlana emango du hilaren 11n, euskaraz, Juanba Berasategin.
Urtero bezala, pailazoak Lezon izango dira Errege Egunaren bezperan. Sarrerak hilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira, zortzi euroan.