Illunberen abesbatzen zikloaren azken emanaldia, larunbatean
Easo Beteranoen Abesbatzak itxiko du koru zikloa, larunbat honetan bertan, Trintxerpeko elizan. Sarrera librea izango da.
Illunbe Musika Ekartearen koru zikloaren azken emanaldia larunbat honetan eskainiko dute, hilak 3, Trintxerpeko parrokian. 20:00etan abiatuko da emanaldia, Easo Beteranoen Abesbatzaren eskutik.
Sarrera librea izango da, eta elkartetik gonbidapen irekia egin dute: “Koru musikaren maitale guztiak animatu nahi ditugu kontzertu handia izango dela uste dugun hau entzutera hurbil daitezen”. Horrez gain, eskertuta agertu dira zikloan parte hartu duten artistekin, nahiz ikustera hurbildu direnekin. “Eta esker bereziak Trintxerpe eta San Pedroko parrokiei, euren ateak zabaldu izanagatik”.