Pirritx, Porrotx eta Marimotots, urtarrilaren 5ean Lezon
Urtero bezala, pailazoak Lezon izango dira Errege Egunaren bezperan. Sarrerak hilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira, zortzi euroan.

Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Lezon izango dira, Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan hasiko den ikuskizunean. ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ emanaldia aurkeztuko dute Lezon.
Sarrerak hilaren 15etik aurrera (08:45ean jarriko dira salgai) eskuratu ahal izango dira zortzi euroko prezioan. Sarrerak Lezoko Udalaren webgunean eta Kultura sailean egongo dira eskuragarri, baina udalak internet bidez erostea gomendatu du.