PSE-EE pozik, 2023an zehar garraio publikoan ezarriko diren beherapenengatik
Datorren urterako Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia txalotu dute sozialistek. Haien arabera, herriko familia guztiek baliatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak 2023an zehar garraio publikoan ezarriko dituen beherapenen erabakia txalotu du Errenteria-Oreretako PSE-EEren udal taldeak. Isaac Palencia udal bozeramailearen arabera, “Errenteriako familia guztiek baliatu dituzte beherapenok, modu batera ala bestera”. Bide horretan, udalarekin elkarlanean jarraitzeko prestutasuna erakutsi dute.
Palenciak garraio publikoko beherapenak azken urteotako atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko zailtasun handienak dituzten sektoreentzat onuragarriak direla azpimarratu du; garraio publikoaren erabiltzaile gehienak langileak eta ikasleak baitira, hain zuzen ere.