Urdaburuk hilaren 15ean ospatuko du San Tomas eguna
Elkarteko kide eta zaleek txistorra dastatu eta Eguberrietako otarra zozketatuko dituzte. Esker onak eskainiko dituzte ere.
Abenduaren 15ean, osteguna, Urdaburu Mendi Elkarteak San Tomas eguna ospatuko du arratsaldeko 19:30etik aurrera, elkartearen egoitzan bertan. Bertan txistorra pintxoak dastatu, gabon kantak abestu eta Gabonetako saskia zozketatuko dituzte. Elkarteak herritarrei baserritarrez janztera eta elkartera bertaratzera egin die dei.
Era berean, hainbat bazkide eta kideri esker onak adieraziko dizkiete. Horien artean egongo dira Tomas Perez aldizkariko arduraduna, elkarteko bazkideak, eta Jexux Lertxundi, Manolo Hernández edo Jose Luis eta Ander Karrera anaiak. Izan ere, urteetako lanaren ondoren, merezitako atsedena hartzea erabaki baitute azken horiek.