Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Loreto Osa Ocon izango da EAJren alkategaia

Pasaia
Udala

Pasaiako Eusko Alderdi Jeltzaleak 2023ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du: Osa izango da ordezkaria.

Ezker-eskuin: Loreto Osa, Nahikari Otermin, Oihana Gay eta Urko Iturbe jeltzaleak.
2022/12/03
Olaia Gerendiain

Loreto Osa Ocon izango da Pasaiako Eusko Alderdi Jeltzalearen alkategaia 2023ko hauteskundeetan. Hautagaitza “ilusioz eta erantzukizun handiarekin” hartu du, eta bereziki eskertuta agertu da haren aurretik hautagai izandako Nahikari Otermin jeltzalearekin.

Urko Iturbe, Nahikari Otermin eta Oihana Gay batzarkideen babesarekin aurkeztu da Osa kargurako. Lau barrutietako ordezkari jeltzaleek, alkategaiak lan egiteko garaian duen “gertutasuna eta adorea” nabarmendu dituzte.

Legegintzaldi honetan sartu zen udalbatzan eta 2021eko irailean alderdiko bozeramaile izendatu zuten Loreto Osa, Nahikari Otermini lekukoa hartuta. Horrez gain, legealdiaren hasieratik izan da Donibaneko alkateorde, eta honako kargu hauek ere baditu egun: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen, Hiri Birgaitze, Gizarte Ekintza eta Berdintasun batzordeetako presidentea da.

Osari buruz
Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da Osa, eta aholkularitza fiskaleko graduondoko bat egin zuen. Pasaitarraren ibilbide profesionala sektore pribatuan garatu izan da, eta udal politikara egin zuen jauzi 2019an, Gizarte Ekintza, Euskara eta Donibaneko alkateordearen funtzio hirukoitza beregain hartuz. Gainera, San Markos Mankomunitateko lehendakari da 2020ko urritik.

Alkategaiaren ezaugarri eta balio pertsonal nagusiak nabarmendu ditu Pasaiako EAJk: “Loreto talde-lanean sinesten duen pertsona da. Baita Pasaia entzuten dakien eta maite duen pertsona ere; udalerrian gertatzen denaz kezkatuta dagoena”.

Osa buru duen Hirigintza sailetik azken hilotan garatu diren proiektuak zerrendatu nahi izan ditu alkategaiak, besteak beste, San Pedroko lonjako plaza, Ondartxo bidea, San Pedron eta Donibanen zuntz optikoa jartzea, espres lizentziarako ordenantza prestatzea, eta portu nahiz eta aldundiarekin akordioak sendotzea; horien artean, Trintxerpeko Adinberri zentroa izango dena, San Pedroko lonjaren bukatzea, edo Trintxerpe eta Herreraren arteko loturaren urbanizazioa.

Eskertzea eta konpromisoak
“Eskerrak eman nahi dizkiet ondoan ditudan pertsona guztiei, lagunei, herritarrei, udal-teknikariei eta alderdikideei ere”, mintzatu da jeltzaleen hautetsia, “bihotzez estimatzen dut nigan jarritako konfiantza eta eman didazuen erantzukizuna eta ohorea. Benetan, eskerrik asko”. Eta, bereziki, haren aurreko hautagai Nahikari Oterminen babesa eskertu du: “Nire begirune eta mirespen guztia zuretzat, zure lan bikainagatik. Hasiera-hasieratik nire esku jarri dituzu zure ezagutza eta esperientzia, eta zure babesa sentiarazi didazu. Bihotzez, eskerrik asko”.

Alkategaiak hurrengo legegintzaldirako konpromisoak hartu ditu ahotan:”Pasaia euskaltzalea, kulturalki bizia eta berdintasunaren, klima-aldaketaren eta iraunkortasunaren erronkei erabakitasunez erantzuten asmatu behar duena”. Osa pasaitarra izateaz “harro” dago, eta bere “onena” eskaintzeko konpromisoa hartu du. “Entzute aktiboa, talde-lana eta emandako hitzarekiko errespetua izango dira gure jardunaren ardatzak”, gaineratu du.

Pasaiako alderdi politikoek aurkezturiko bigarren alkategaia da Osa, aurretik Ahal Dugu-Podemosek soilik egina baitzuen, kasu horretan, Julen Rodriguez Aboy antxotarraren hautagaitza aurkezpena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.