Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oiartzueraren gida aurkeztu dute

Oiartzun
Euskara

Lau atalez osatua dago, eta herriari begirako gida bat da. Herri hizkeraren eta euskara batuaren arteko zubi lanak egin nahi ditu.

2022/12/03
Mikel Del Val

Lehen hazia 2020ean jarri bazuten ere, gaur aurkeztu du Itsaso Aldai egileak Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean sortu duten Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida. Aldaik azaldu du gida horrek “herri hizkeraren eta euskara batuaren arteko zubi lanak” egin nahi dituela: “Herri hizkera beti lotu izan dugu lagun arteko erregistroarekin eta batua erregistro formalarekin. Ideia edo arrakala hori puskatu eta lausotu nahi du gidak”.

Koldo Zuazoren aipamen bat egin nahi izan du Aldaik, eta testuinguru horretan kokatu nahi dutela gida:

Uste izan dugu hizkuntza jasoa eta jantzia eraikitzeko ez zela aski apain eta ez zela aski duin geure eguneroko jardunean generabilena. ‘Larre’ saina zerion nonbait hizkera horri eta, itxura ‘nobleagoa’ izango bazuen antzinako eta urruneko hitzak beharko genituen geure idazkietan tartekatu. Zenbat eta halako ugariago eta ezezagunago erabili, orduan eta jasoago izango bide zen, gainera, gure hizkera. Usteak uste, euskara zailtzea eta hiztun arruntarengandik urruntzea izan da jokabide horrek ekarri digun ‘onura’. Irudi batez baliatzea zilegi bazait, benetako oreka Txirrita eta Axular uztartzean datzala esango nuke nik neuk.

“Herriari begirako” gida bat dela argi utzi du egileak: “Herri hizkerak herrikoak dira eta herriak adostu behar ditu, nahiz eta gida honetan irizpide multzo bat proposatu dugun”. Proposatu hitza, hain zuzen, horregatik erabili du, gida “itxita” badago ere, “argi” utzi nahi baitu “irekia” dela”: “Hemendik aurrera herritarrek ekarpenak egitea nahi dugu, denen artean aberasteko”.

Honakoa da osatu duten lehen alea, baina Aldai ziur da “lanean” jarraituko dutela ekarpenak jasotzen jarraitzeko: “Osatzeko asmoa dugu, eta dinamikoa izatea bilatu nahi dugu, denen artean osatzeko. Aro digitalak eguneratzen jarraitzeko aukera ematen digu. Papera ezin dugu etengabe erabili argitaratzeko, baina bertan eguneratu daiteke”.

Egiturari dagokionez, gidak lau atal ditu. Lehen biak teorikoak dira, eta euskalki eta euskara batuaren testuinguruan kokatzen dute irakurlea. Azken biak, aldiz, praktikoagoak dira, eta irizpideak eta hiztegia aurki daitezke.

Aldaik azaldu du Oiartzungo batuaren proposamena “erabilgarria” izan daitekeela erregistro formala erabiltzen den guneetan, hau da, hezkuntzan, administrazioan eta hedabideetan. Hori dela eta, gune horietan gida banatuko dute. Horrez gain, gida eskuratu nahi duen orok Urrats Paperdendan erosi dezake bost euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.