'De esto también se sale' umorezko ikuskizuna, Niessenen
Hilaren 15ean Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituko hurrengo antzerki emanaldiak Errenteria-Oreretan hartuko du lur.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/12/katapultatourgipuzkoa-2022_cartel-abenduak-15-diciembre_alazne-etxeberria_errenteria_niessen_web02.jpg)
Hilaren 15ean, osteguna, Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituko hurrengo antzerki emanaldiak Errenteria-Oreretan hartuko du lur, Alazne Etxeberriaren eskutik. Niessenen izango da De esto también se sale saioa, gaztelera hutsean.
19:00etan hasiko da umorezko emankizuna, eta 70 minutu inguruko iraupena izango du. Sarrera doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da gonbidapena aurretik eskuratzea, aurrez aurre Lekuona Fabrikan edo online.