2022/12/5

Lezo-Errenteriako geltokiko hiru burdinbide luzatzen ari da Adif

Pasaiako Portu Agintaritzak finantzaturiko obraren helburua Lezo-Errenteria eta Antxoko geltokien arteko merkantzia trafikoa arintzea da.

Arraitoki eremua portuak udalari emango diola ziurtatu du alkateak

Jesus Mari Martiarena asebete agertu da "doako kontzesioa lortuko dugulako". Aparkatzetik haratagoko erabilera eman nahi dio eledunak guneari.

'De esto también se sale' umorezko ikuskizuna, Niessenen

Hilaren 15ean Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituko hurrengo antzerki emanaldiak Errenteria-Oreretan hartuko du lur.

Udaletxea itxita egongo da asteartean, eta ostegunetik igandera

Konstituzio Eguna eta Ama Birjinaren Sortze Garbia ospatzeko, ateak itxiko ditu Lezoko udal eraikin nagusiak hilaren 6an, eta 8tik 11ra.

saskibaloia

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-12-2)

Abenduak 2ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria liburu sorta da.

[Emaitzekin] Asteburu iluna Pasaiako kirolarientzat

Donipari izan da irabazi duen talde bakarra. Sanpedrotarrak berdindu, eta gainontzeko guztiak galtzaile suertatu dira asteburuko partidetan.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-12-05)

Oiarperen kartelerak 26 partida iragartzen zituen. Oiarperentzako balantzea ez da onena izan, horietatik 11 irabazi baitituzte.

Ohiko batzar nagusira deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak

Hilaren 18an, igandearekin, egingo dute bilkura, arraun elkartearen egoitzan bertan. Bazkideei sarrera kuota kentzea hausnartuko dute.

oiartzun ke aretxabaleta

Hiruna gol, hiruna puntu lortzeko

OKEko bi futbol talde nagusiek garaipen politak lortu dituzte, Ugaldetxon, goialdean jarraitzeko. Areto futbolekoek launa egin dute bi partidetan.

Gehiago