Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Lezo-Errenteriako geltokiko hiru burdinbide luzatzen ari da Adif

Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
Hirigintza

Pasaiako Portu Agintaritzak finantzaturiko obraren helburua Lezo-Errenteria eta Antxoko geltokien arteko merkantzia trafikoa arintzea da.

Dagoeneko martxan dira burdinbideen luzapenerako obrak, Lezo-Errenteriako geltokian.
2022/12/05
Olaia Gerendiain

Adifen Lezo-Errenteriako tren geltokiaren hiru burdinbide luzatzeko obrak martxan dira. Lanen helburua Pasaiako Portu Agintaritzaren (PPA) lurrekin egun merkantziak garraiatzeko dagoen konexioa hobetzea da, eta PPAk hartuko du beregain (portuen finantza funtsari esker) 1’2 milioi eurotik gorako inbertsioa.

Aipatu geltokiak bi trenbide orokor ditu, eta beste bost aparteko burdinbide, trenak jaso eta bidaltzeko erabiltzen direnak. Portuak finantzaturiko obrei esker, bosgarren, zazpigarren eta bederatzigarren bideak luzatu egingo dira, gutxienez 550 metro neurtuko dituztelarik. Neurri berriarekin, hogei bagoi arte dituzten trenak hartu ahal izango dituzte hiru burdinbideek.

Adifeko ordezkariek uste dute jada martxan den luzapen obrak hobekuntzak ekarriko dituela portuko tren-trafikoaren alde, merkantzia garraioak handituko baitira eta, horiekin batera, baita “trafikoen efizientzia eta lehiakortasuna” ere. Portuaren trafiko nagusienen artean dago automobilena, eta horietako asko trenez iristen dira Lezo-Errenteriako geltokira. Obra berriak Pasai Antxo eta Lezo-Errenteria geltokien arteko garraiatze horiek aberastuko ditu, portutik irten edo bertara iristen diren trenen mesederako.

Jarduketaren zenbatekoa 1.253.710 eurokoa da, eta PPAk egingo du ordainketa, Lur-Portu Irisgarritasunerako Finantza Funtsaren finantziazioari esker. Espainiako portu agintaritza guztiek egiten diote ekarpena funtsari, eta horren sostengu den hitzarmenak dioenez, zenbait proiektu finantzatu ahalko dituzte portuek bertan dagoen diruarekin. Akordio horretxegatik, Adif da jarduketa gauzatzearen arduraduna, burdinbidearen titularra denez gero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.