Udaletxea itxita egongo da asteartean, eta ostegunetik igandera
Konstituzio Eguna eta Ama Birjinaren Sortze Garbia ospatzeko, ateak itxiko ditu Lezoko udal eraikin nagusiak hilaren 6an, eta 8tik 11ra.
Lezoko udaletxea itxita egongo da hilaren 6an eta 8tik 11ra; asteartean, eta ostegunetik igandera, beraz. Konstituzioaren Egunarekin (hilak 6) eta Ama Birjinaren Sortze Garbiarekin (hilak 8) bat eginez ezarri dituzte jaiegunak.
Udal ordezkariek ohartarazi dute Lezoko udal eraikin guztiak abenduaren 12tik aurrera irekiko dira.