Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-12-05)
Oiarperen kartelerak 26 partida iragartzen zituen. Oiarperentzako balantzea ez da onena izan, horietatik 11 irabazi baitituzte.
Oiarpeko pilotariek 26 partida zituzten programatuta astebururako. Horietako gehienak ez dituzte irabazi, baina albiste onak utzi ditu asteburuak.
Adibidez, Gazteen Mailako Baztango Txapelketan Leonetek aurrera egitea lortu zuen, Iturregi baztandarrarekin batera osatzen duen bikotean. Horrez gain, Andoni Ugalde Bortz Kirol txapelketarako finalera iritsi da, arerioa erretiratuta.
Emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.