Ohiko batzar nagusira deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak
Hilaren 18an, igandearekin, egingo dute bilkura, arraun elkartearen egoitzan bertan. Bazkideei sarrera kuota kentzea hausnartuko dute.
Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Hitzordua hilaren 18rako zehaztu dute, igandearekin, eta bi deialdi egingo dituzte: 09:30ean lehena, eta 10:00etan bigarrena.
Egoitzan izango da batzarra. Xabier Isasa presidenteak gai zerrenda aurreratu du; besteak beste, bazkide gehiago erakartzeko sarrera kuota ezabatzea hausnartuko dute elkarteko kideek. Horra:
- Aurreko urteko akta.
- Kirol balantzea 2022.
- Balantze ekonomikoa 2022.
- 2023rako aurreikuspenak.
- Bazkideak erakartzea: sarrera kuota kendu.
- Errukiak eta galderak.