Eguberritan saskiak banatzera animatu du Arraztalok
Gaixo psikikoen elkarteak 15 euroko bonuak jarri ditu salgai, kontsumo taldeko barazki saski batengatik truka daitekeena.
Arraztalo Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak bere jarduna laguntzeko bonuak atera ditu. Herriko hainbat txokotan salgai jarri dituzte, eguberritan barazki saski bat oparitzeko aukera emateko.
Bonu bakoitzak 15 euro balio ditu, eta opari hori jaso edo erosi duenak sei hilabete izango ditu kontsumo taldean banatu ohi den saski batengatik aldatzeko.
Arraztaloren arabera, “opari paregabea” da barazki saskiarena, eguberritan “jandako guztiari buelta emateko”.
Honako tokietan eros daitezke bonuak:
- Sasi loradenda (Martintxo kalea, Altzibar).
- Kutixao belar-denda (Aialde kalea, Elizalde).
- Karmele Antunez botikan (Done Eztebe plazan, Elizalde).
- Ana Maria Agirregomezkorta botikan (Arraskuelarre kalean, Elizalde).
- Urrats paper dendan (Mendiburu kalea, Elizalde).
- Astelehenetan, 18:00etan (Done Eztebe plazan, Elizalde).
- 617 585 725 telefono zenbakira deituta.