E04 autobus linean aldaketak, astelehenetik aurrera
Oiartzun eta Ibaetako campusa lotzen dituen lineak aldaketak izango dira. Donostia Erdiguneko, Amarako eta Erriberetako geltokiak ezabatuko dituzte.
Ekialdebusek jakinarazi duenez, E04 lineak aldaketak izango ditu datorren astelehenetik aurrera (hilak 12). Oiartzun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako campusa lotzen ditu, besteak beste, linea horrek.
Hainbat geltoki ezabatuko dituztela jakinarazi du autobus garraio publikoa kudeatzen duen enpresak. Donostiako Erdialdean, Amaran eta Loiolako Erriberetan ez da geltokirik egongo.
Autobus geltoki gehiago batuko dizkiote lineari, baina Antigua eta Ibaeta inguruan. Ondarreta hondartzaren ondoko bidegurutzean emango du buelta, Antiguako tunela gurutzatu gabe.
Honakoak izango dira aldaketak, Donostiari dagokionez (Oarsoaldeko udalerrietan berdin mantenduko dira geltokiak):
Ezabatutako geltokiak
- Zubieta plaza, Urbieta 50 eta Antso Jakituna.
Jaisteko geltokiak
- Amerika plaza (Errotaburu)
- Tolosa hiribidea, Lorean (geraleku berria).
- Tolosa hiribidea (EHU).
- Tolosa hiribidea (Magisteritza).
- Zumalakarregi 9.
Igotzeko geltoki berriak
- Zumalakarregi 4.
- Tolosa hiribidea (Zubimusu parkea).
- Tolosa hiribidea (Magisteritza).
- Tolosa hiribidea 70 (Unibertsitatea).
- Tolosa hiribidea 112.
- Tolosa hiribidea 138.