Touring KEko talde guztiek familia argazkia atera dute
Kluba osatzen duten 500dik gora jokalari eta entrenatzaileak bildu ziren joan den igandean, talde guztiak aurkeztu zituzten.
Touring Kirol Elkartea osatzen duten talde guztien aurkezpena egin zuten igandean, argazki erraldoia atera zuten kluba osatzen duten 500dik gora jokalari eta entrenatzaileek. Lehenik, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan talde guztiak aurkeztu zituzten banan-banan, eta ondoren, elizako eskaileretan familia argazkia atera zuten. Igandekoa “irudi bikaina” izan zela diote klubeko iturriek, “Touringen osasunaren erakusle” izan zela.