Xenpelar Sariaren final handia, ostegunean
Sei bertsolari igoko dira Niessen kulturguneko oholtzara. Finalerako sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroan.
XXVI. Xenpelar Saria azken txanpan sartu da, final handia jokatuko dute ostegunean (hilak 8) Niessen kulturgunean. 17:00etan hasiko dute saioa, eta sarrerak bost euroan eskura daitezkeela aurreratu du Xenpelar Bertso Eskolak, leihatilan bertan edota esteka honetan.
Sei bertsolarik lortu dute finalerako txartela, ondorengoak igoko dira oholtzara: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Emaitz Murua Arzallus, Haizea Arana Cardenal, Irantzu Idoate Funosas, Irati Alcantarilla Urdanpileta eta Josu Ibarguren Elosegi.