Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
MERKATARITZA OARSOALDEAN

[Erreportajea] Pasaiako «motor ekonomiko» handiena

Laurak Batek, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak, gonbidapena egin die «babesa, informazioa eta izapide beharrak» dituzten herriko negozioei: «Batera indartsuago gara».

Pasai Antxoko Toño Express konponketa-lantegiko mekanikoak, lanean. laurak bat
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/12/09

Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea da Laurak Bat. 1999. urtean jaio zen, Pasaiako Udalaren eskakizun bati erantzunez, eta ordutik dihardu Pasaiako ostalari, zerbitzuetako langile eta merkatarien «batasun eta indarra» izan nahian. Lan horretan, ardatz, honakoak: erosketa bateratuak bultzatzea, instituzioen aurreko ordezkaritza eta bazkideen aldarrien defentsa.

Orain arte zer lortu duten argi dute, eta ez da gutxi: «Lau barrutien elkartasuna». Elkarte pasaitar bakarra da udalerri osoan, barrutiz barruti, ordezkaritza duena. «Eta hasieratik egon gara sektorearentzat nahiz herriarentzat interesekoak izan diren mahai guztietan parte hartzen».

Erdiespen garrantzitsuenetako bat hiri lurra okupatzeagatiko tasak txikitzea izan zen. «Negoziatu genuen, gure ostalaritzari gehiago kobratzen ari zitzaiolako gipuzkoar hiriburukoei baino», azaldu dute, «eztabaidatu genuen, argudiatu genuen, eta azkenean lortu genuen». Gaur-gaurkoz, adosturiko tasa zenbatekoa dago indarrean, eta horrek onurak dakarzkio udalerri osoari, izan ere, okupazio baimen bat eskatzen duen edonori (aldamio bat jartzeko, adibidez) aplikatzen baitzaio tasa berria.

Eusko Jaurlaritzarekin bildu izan dira saltoki handien problematikari heltzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere izanak dira udal-hirigintzarekin loturiko gaiak lantzeko, eta alderdi politiko «guzti-guztiekin» ere egon direla ohartarazi dute, «gure iniziatiben aldeko babesa lortzeko».

Eguneroko zeregina
Egunerokoan zertan diharduten laburki azaldu dute: «Sektoreetako bazkideak babesten eta informatzen ditugu. Orotariko diru laguntzak ere tramitatzen ditugu, zeinak, gu gabe, akaso, konturatu gabe iraungiko liratekeen merkatari askorentzat». Eusko Jaurlaritzaren babeserako bulego tekniko baten laguntzaz egin ditzakete izapide horiek guztiak.

«Egunero birsortzen den elkarte bat gara, iniziatiba berriak dituena, gure bezeroek ere euren erosteko ohiturak aldatu dituztelako, eta hori kezkatzen gaituen zerbait da». Erosketak egiteko moldea etengabe aldatzen ari den honetan, Laurak Batek borrokan jarraitzen du bertako eskaintza aintzat hartzen jarrai dezaten pasaitarrek, «orain arte bezala», eta horretarako argi dute etengabe birziklatu behar direla sektoreak, bezeroari uneoro eskatzen duena etxe ondoan eskaini ahal izateko.

Pandemiatik hona
Pandemia bitartean nola biziraun duten galdetzean, «gure bezeroen alboan egon gara, esfortzu handiarekin», erantzun dute. Erosketak etxera eramaten zizkieten askori, urgentziazko telefonoak ere martxan jarri zituzten, «eta uneoro egon ginen behar zutenerako». Bizilagunek babes eta gertukotasun hori bereziki eskertu zutela aitortu dute, eta jakin badakite zergatik: «Hurbileko merkataritza delako komertzioaren beraren alderdi humanoena erakusten duena».

«Aurten proposamen oso garrantzitsuak garatu ditugu, eta onespen handia izan dute», egin dute atzera begirakoa elkartetik. Martxan jarritakoen artean, publiko gaztea erakartzeko egindako saiakera nabarmendu dute: App bat martxan jarri zuten, Pasaiako sekretua izeneko jokoan aritu ahal izateko, «eta sari garrantzitsuak banatu genituen horri esker». Parte hartzaileek Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak bertatik bertara ezagutu zituzten.

Bestelako onurak ere badakartza Laurak Bateko kide izateak: urte osoan zehar, Rural Kutxarekin elkarlanean, sariak banatzen dituzte elkartearen txartela (Oarso Txartela) erabiliz egiten diren erosketengatik. «Oraintxe bertan Eguberrietarako kanpaina batean ari gara lanean, saski propioak sortuz», aurreratu dute. Bazkide diren merkatari, ostalari eta zerbitzu guztiek saski bat oparituko dute; establezimendu bakoitzeko, bana.

Euskara ez dute ahaztu: «Presente dago udalarekin egiten dugun lan guztian, hura indartzeko». Bazkide diren askok euskara hitz egin edo ulertzen dutela argitu dute, eta ahalegintzen direla, lehen agurra behintzat, beti euskaraz egiten.
Gonbidapena egin dute bukatzeko: «Bazkide ez diren gainontzeko merkatari, ostalari eta zerbitzu pasaitarrak, batu erronkara. Laurak Bat Pasaiak duen motor ekonomiko garrantzitsuena da; gogoan izan, batera indartsuago gara».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.