2022/12/9

alaia martin etxebeste finala 2022
Alaia Martin Etxebeste. Bertsolaria.

"Gustuko dut geratu den taldea; final polita izango dela uste dut"

Iruñean jokatuko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalean izango da, lehen aldiz, oiartzuarra. Nola, gainera: hiru saioak irabazita eta puntu gehien pilatuta. Txapelketari errepasoa eman dio.

enara zerbitzua oiartzun
MERKATARITZA OARSOALDEAN

ENARA, erosketak etxeraino hegan

Itturri merkataritza elkarteak duela hilabete batzuk jarri zuen martxan ENARA zerbitzua, erosketak etxeraino eramateko. Orain arteko balantzea ona da, eta zabaltzen jarraitu nahi dute.

[Erreportajea] «…emeki Emeki…», bidea egiten

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko emakumeentzako erreferente da herrian. Urte osoan zehar emakumeak ahalduntzeko, ikusarazteko eta plazaratzeko lan egiten dute.

Ezinegona eta kezka Aralar 3-5eko bizilagunen artean

Aralar kalea eta Ijurko arteko orubean, goialdeko etxebizitzetatik oso gertu, luizia izan zen astelehenean. Zonaldean egonkortze lanak berehala hasi arren, arduraz bizi dute egoera han bizi direnek.

MERKATARITZA OARSOALDEAN

[Erreportajea] Pasaiako «motor ekonomiko» handiena

Laurak Batek, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak, gonbidapena egin die «babesa, informazioa eta izapide beharrak» dituzten herriko negozioei: «Batera indartsuago gara».

MERKATARITZA OARSOALDEAN

[Erreportajea] Munduko gazta onenak, etxetik oso gertu

Ohiko supermerkatuetan ezin aurki daitezkeen dozenaka gazta ditu Larraitz Gazta-Tekak. Mundu osotik heldutakoak saltzen ditu, harrera ona izan du egitasmoak: «Jendeak gauza berriak probatu nahi ditu».

MERKATARITZA OARSOALDEAN

[Erreportajea] Lezokoak, herria indartzeko tresna

Ez da asko Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak bidea hasi zuela. 40 bazkide ditu jada elkarteak. Hurbiltasuna, kalitatea, konfiantza eta ilusioa dira euren eguneroko lanabesak.

Iranti Alcantarilla urruñarrak irabazi du aurtengo Xenpelar Saria

Josu Ibarguren oiartzuarra izan du aurkari buruz burukoan, 15 punturengatik gailendu da urruñarra. Azken urteetako "finalik beroena" izan dela diote antolatzaileek.

[Erreportajea] Herriko euskara erabileraren azken datuak, «gazi-gozoak»

Kale erabilera datuek behera egin dute 2016tik, hamar herritarretatik batek egiten du euskaraz egun. Datuekiko kezka agertu du udalak, baina ondorio positiboak ere atera dituzte.

wikilariak oiartzun

Wikilariak, emakumeen biografiak ahanzturatik azaleratzeko

Oiartzunen lau emakume elkartu dira, ‘Emakumeak bistaratzen, Wikipedian’ proiektuaren bueltan. 22 biografia egin dituzte, emakumeenak, beraien bizitzan zehar egindako lana ikusarazteko.

'Liburua opari' kanpaina, martxan

Euskaraz idatzitako liburuak erosteko %20eko deskontua jasoko dute herritarrek. Txartelak Merkatuzarren eskuratu beharko dira.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partidak (2022-12-09)

Oiarpekoek hamabost partida jokatuko dituzte gaur eta igande artean. Atzo beste hiru partida jokatu zituzten, horietako bi irabaziz.

Abian da Oarsoaldeako Euskarazko Produktuen Katalogoa

Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktu andana zerrendatu eta jaso ditu.

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2022-12-09)

Touring, Beti Ona, Kafe Orereta eta Ereintza klubetako talde nagusien asteburuko partiden informazioa, hemen.

allerru.zalea

Allerruk soilik astinduko ditu baloiak asteburuan

Jai egunen dantzagatik, asteburuan soilik futboleko taldeek izango dute jardunaldia. Saskibaloian, eskubaloian eta areto futbolean, jai.

oiartzun ke gazte maila

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-12-09)

Gizonen futbol taldeek atzo jokatu zituzten partidak. Areto futbolekoek zein emakumeen talde nagusiak atseden hartuko dute.

Fanderiako Errotako jatetxea kudeatzeko lizitazio berria ireki dute

Hilaren 30era bitarte egin daitezke eskaerak. Interesa dutenek jatetxe publikoaren erabilera eta interpretazio zentroaren eraikinak hartzen duen ingurumen ekipamenduaren kudeaketa uztartu beharko dituzte.

Herriko kirol taldeen asteburuko hitzorduak (2022-12-09)

Hainbat taldek atsedena izango dute, abenduko jai egunen harira zubia ospatzeko.

Lezoko EH Bildu: "Aurrekontuek ez diete gaur egungo egoerari eta erronkei erantzuten"

10,1 milioi euroko aurrekontua izango du Lezoko Udalak 2023an. Koalizioak uste du ez dietela herriaren beharrei erantzuten.

Gehiago