Abian da Oarsoaldeako Euskarazko Produktuen Katalogoa

Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktu andana zerrendatu eta jaso ditu.

Oarsoaldea Garapen Agentziak Euskara Batzordeak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzat Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du.  Katalogoak hainbat alorreko produktuak barnebiltzen ditu, eta zein adinerako gomendatzen diren, egileak, edota prezioak ageri dira bertan. Herritarrek musika, informatika, liburuak, filmak, aldizkari zein jostailu eta joko desberdinak topatu ahalko dituzte.

Katalogoaren helburua haur eta gazteei haien gustuko produktuak euskaraz eskaintzea eta horiek bilatzen laguntzea da, “geroz eta gehiago baikara gure aisialdia, ikasketak, edo bizitza egin nahi dugunak”. Oarsoaldeko ikasle guztiei banatu zaie katalogoaren Interneteko euskarrira sartzeko orri markatzailea, eta hainbat ikastetxetan paperezko formatua banatu diete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.