Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Hilberria.

Joxe Mari Mendikute hil da

Orereta Ikastolako irakasle izan zen, eta Oiartzungo herri mugimenduko hainbat saltsatan ibilitakoa zen, tartean Oiartzun-Karaez taldean.

joxe mari mendikute Joxe Mari Mendikute.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2022/12/10

Joxe Mari Mendikute Muxika atzo (ostirala) hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Gorpua Oiartzungo beilatokian egongo da, gaur arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara.

Andoainen jaioa, aspaldi bizi zen Oiartzunen. Bertako herri mugimenduko hainbat saltsatan ibilitakoa izan da Mendikute, Txost pilota elkartean, esaterako. Horrez gain, Oiartzun eta Bretainiako Karaez herria senidetu zituen batzordearen bultzatzaileetako bat izan zen.

Bi herrien arteko harremana nola sortu zen gogorarazi zuen erreportaje honetan, duela hiru urte, senidetza hitzarmenaren 25. urteurrenean. Bitxikeria eta anekdota ugari kontatu zizkion ikasle izan zuen kazetari honi, berezkoa zuen umorearekin, udaberri goiz epel batean, Errenteria-Oreretako zumardi txikian.

Matematika irakasle

Lanbidez irakasle izan zen, Orereta Ikastolan. Natur zientziak eta matematikak irakasten zituen, azken horietako eragiketetan letrak sartzen hasten ziren ikasturteetan.

Ikasleek gustukoen izan ohi ez duten ikasgaia izan arren, oroitzapen ona utzi zuen bere eskolatik pasatu zirenengan. Nerabe txoro haiek arrastoan sartzen saiatzen zen bere umore zirtolariarekin, baita lortu ere. Sekula idatzi nahi ez den artikulu horietako bat sinatu duen honek ikasgelan entzunak zizkion “Arrondo, portatu hadi ondo”, “Etxebeste, ez hitz egin hainbeste”, edo “Gartzia, ez sartu ziria” bezalako ateraldiak.

joxe mari mendikute

Mendikute, ezkerrean (bizarrarekin), Oiartzungo eta Karaezeko orduko alkateek sinatutako hitzarmenaren lekuko izaten, senidetze batzordeko lehendakari gisa.

Matematiketan hutsaren hurrengoa ziren ikasleek ere gogoan iltzatuta dute aritmetikako kontzeptu bat: multiplo komunetako txikiena, m.k.t. siglekin laburbiltzen zena. Horretarako formula ahaztezin bat ematen zien, elaborazio propiokoa: MKT=MendiKuTe.

Urte batzuk bazeramatzan jubilatuta, eta bere pasioetako bati denbora eskaintzeko aukera gehiago zuen: ibiltzeari. Gaur Arditurriko bidegorria hutsago egongo da.

Ez multiplikagarria, ez txikia eta are gutxiago komuna zen irakaslea gogoan izango dute bere eskoletatik pasatutako ehunka ikasleek, bata zuria soinean, betiereko bizarrarekin. Lurra arin bekizu, Mendi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.