Igandean, Iztietan San Tomas jaia
Gurekin Auzo Elkarteak antolatu du jaia. Taloak, pintxoak, txorimaloak, musika eta dantza izango dira Diputazio plazan.
Argazkia: Maria Jesus Palacios. Gurekin Auzo Elkartearen ekimenez, San Tomas Egunari lotutako jaia egingo dute Iztieta auzoan igandean (hilaren 18an). Iragarri dute hara hurbiltzen direnek goiz-pasa ederrean murgiltzeko aukera izango dutela. Izan ere, txistorra pintxoak, taloak, musika, dantza, txorimaloak, barazkiak eta bestelako asko izango direla iragarri dute.
Dantza alorrari dagokionez, 12:00etan muxikoak dantzatzeko aukera izanen da plazan bertan. Beraz, giroa ziurtatua dela nabarmendu dute auzokideek.
Gainera, auzoari dagozkion gainean informazioa emateko mahaia jarriko dutela adierazi du Gurekin-ek.
