[Asteburuko kirol emaitzekin] Puntu bakarra Lezora
Allerruren talde nagusiek bakarrik izan dute ligako jardunaldia asteburu honetan. Gizonen talde nagusiak bakarrik gehitu du punturen bat.
Lezoko kirol talde nagusi gehienek atseden asteburua izan dute. Lehian izan diren bakarrak futbolekoak izan dira, Allerruren taldeak. Emaitzei erreparatuta, lau talde nagusien artean puntu bakarra eskuratu dute, Gizonen Gorengo Mailako taldeak Astigarragan lortutako berdinketatik etorritakoa.
Jarraian, emaitzak.
FUTBOLA
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru Intxaurdi-Usurbil, 0-2
Gizonen Gorengo Maila
- Astigarragako Mundarro-Allerru, 1-1
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Behobia, 1-3
Gizonen Gazteen Gorengo Maila
- Allerru-Mariño, 1-2
